Eta hau, zer da?

ETA HAU, ZER DA?

Kaixo Andra Mariko irakurle amorratuak:

Blog hau zuentzat bereziki eginda dago. IRITZITEGIA du izena, zuen iritziak uzteko leku aproposa delako.Gustuko liburu bat irakurtzen duzuenean, ikaskideei gomendatzeko hemen idatz dezakezue eta eskolako ikasle guztiek zuen ekarpenak irakurriko dituzte.

Hasi, bada, irakurtzen eta gure bloga erabiltzen.


Behean sakatu eta zure iritzia idatzi. Handik gutxitara blogean agertuko da. Ez ahaztu zure izena eta taldea adieraztea.

.Eman iritzia

2014/10/27

Harry Potter eta Sorgin-Harria


Liburu honek  1-etik 10-era 9 izar ditu.

10 urtetik aurrera irakurtzea gomendatzen  dugu.
Magia - Fantasia
Harry Potter umezurtz geratu da, eta bere osaba-izeba gogaikarriekin eta bere lehengusu babuarekin bizi behar da. Harry triste sentitzen da baina egun batean bizitza aldatuko dion gutun bat jasotzen du, Hogwarts azti eskolan onartu dutela adierazten duena.

Eskola bitxi hartan lagunak egin eta magia ikasten du Harryk eta ahalmen izugarriak dituela konturatzen da. Bukatzeko bere gurasoen hiltzaleari aurre egingo dio hainbat kasutan bere adorea argi utzi ondoren.


MARIA BARRENA eta MAITANE VILOR
PD62

No hay comentarios: